Normal view MARC view ISBD view

  Munduko bandarik txarrena

Fernandes, José Carlos
Other(s) author(s) : Montorio, Begoña, [itzulpena]Language : BasqueTafalla : Txalaparta 2013ko urtarrila188 orrialde : koloretako irudiak ; 25 cmIrudia (finkoa ; bidimentsiokoa). (Ikus) Testua: bitartekorik gabeISBN : 978-84-15313-48-9. Translated as : La peor banda del mundo 1
Tags from this library: No tags from this library for this title. Log in to add tags.
Gozatu
Current location Collection Call number Status Date due Barcode
Tabakalera-Ubik
Comics
Tabakalera 24 FER mun (Browse shelf) Available 674519

Liburuan:
Bizitza arruntaren aurrean dorpe eta ezgai sentitu arren zehetasun hutsalekin gozatzeko gaitasun mugagabea duzun horietakoa bazara, ezinezkoa izango zaizu komiki honekin ez maitemintzea. Izan ere, bada Nabokovi kasu gehiegi egiten dionik: detaileak laztantzearen laztantzez, detaile horiek zeren parte diren ahazteko arriskua daukagu. Patologia hori pairatzen dute Fernandesen pertsonaietako askok, eta patologia horrek ditu, paradoxikoki, erridimitzen. Asmatikoa izatea egun osoko lan ote den ala ez galdetzen diete eure burueu, iraultzaile ezinduak dira, erudiziorik zentzugabeenaren atzaparretan erori ondoren Stockholmeko sindromea nozitzen duten estetak. Artista ezinezkoak dira, antiheroiak, beraz: patentatu ezin diren talentu eta makinen asmatzaile nekaezinak, eta baita beren patuaren jakinaren gainean daudenak ere: "GAur egun ferietako barraketako ahateen antzekoa da artista: txartela ordaindu duen edozein zirtzilek hari tiro egiteko eskubidea duela uste du".
Norbaitek pentsa lezake atsekabearen harra txertaturik dutela Fernadesen pertsonaiek. Etsipena, diozue? Adorerik eza dela haietako askoren ezaugarri behinena? Bai eta ez. Nondik begiratzen den, agian ez da zehazki horrela: beharbada, koldarren "barrura-begirako-adore" horren jabe dira -hain abisala eta hain prestigio gabetua dagoena garaiotan-.
Honenbestez, irakurle, hemen daukazu kriminal-mental saldo bat, literatura ona egitea ilea sutan duzula xakean jokatzea dela dakiena. Izan ere, Munduko bandarik txarreneko kideak krimenik lazgarrienak eta asmakizunik ederrenak egiteko gai lirateke, baldin eta jakingo ez balute horrek guztiak ez duela ezertarako balio.
Desesperatuen kortesia da ironia, egia. Baina izan liteke aske izateko doako pasaportea ere. Esku arean duzu bat.
/ Harkaitz Cano.

There are no comments for this item.

Log in to your account to post a comment.

Click on an image to view it in the image viewer


If you liked this, you may be interested