Normal view MARC view ISBD view

  Satorrak baino lurperago

Alberdi, Pedro
Language : Basque[Irun] : Alberdania, 2001Edition : 2. edizioa.233 orrialde ; 21 cm(Ikus) Testua: bitartekorik gabeSeries : Saiakera (Alberdania)ISBN : 84-95589-07-9.
Tags from this library: No tags from this library for this title. Log in to add tags.
Gozatu
Current location Collection Call number Status Date due Barcode
Tabakalera-Ubik
Orokorra / General
Arteleku 1 ALB sat (Browse shelf) Available 640527

Liburuan:
Pedro Alberdik 60ko eta 70eko urteen kronika kulturala, politikoa eta sentimentala egin du liburu honetan. Ezer baino lehen, esan behar da kronika bizia dela, atzera-aurrera handiak dituena eta modu zirkularrean antolatua, oroimen puskak buruan antolatzen diren gisara, hain zuzen.
Abiapuntu eta bizkarrezur Hamaika pauso Ramon Saizarbitoriaren nobelako bi pertsonaia nagusiak ditu: Ortiz de Zarate eta Abaitua. Alegiazko pertsonaiak nobelan zehar hona eta hara mugitzen diren bitartean, garai horretantsu eta leku horietan zer egiten zuten benetako eta hezur-haragizko kultura-, politika- eta ekintza-gizon-emakumeek? Zer idazten zuten Txillardegik, Saizarbitoriak, Arregik edo Arestik? Zer pentsatzen zuten Letek, Sarasolak, Iriondok edo Laboak? Zertan zebiltzan Onaindia, Aizpurua, Sarasketa, Bikila, Lopez Irasuegi edo Etxebarrietatarrak? Edo Oteiza? Zertan zebilen Oteiza? Eta Ibarrola? Zer eztabaida zebilen Zeruko Argian? Eta Anaitasunan? Nolakoak ziren belaunaldien arteko harremanak? Tirabirarik ba ote? Ez Dok Amairuk, Jarraik, Gaur-ek… zer paper jokatu zuten?
Orduko aipuak tartekatzen ditu Pedro Alberdik bere jardunean, honi eta hari pasoa emanez, irrati saio luze halako batean, esatari trebearen moduan. Orduko eztabaidetan eta kezketan murgilarazten gaitu, orduko idazkeran, eta denboraren pasoaz ohartzen gara, malenkoniaz ohartu ere…

There are no comments for this item.

Log in to your account to post a comment.

Click on an image to view it in the image viewer


If you liked this, you may be interested